Nabigazioa saltatu

Eguraldia | castellano | 2012ko otsailaren 6a

aquĆ­ esta la fecha
Udalaren armarria / Hasierako orrira joan

EZKABARTEko
Udala

ERABILERRAZTASUNA

  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje

 Ezkabarteko Udalean herriarengandik egunez egun hurbilago egoteko lan egiten dugu.

 Erabiltzaile bakoitzak bere modura nabigatzen du. Batzuek traba teknologikoak topatzen ditugu, hala nola Internetekiko konexio motela eta ordenagailu zaharra. Beste batzuek erabiltzen den hizkuntza edo guneko nabigazio tresnak ulertzeko arazoak izan ditzakegu. Muga fisikoak ere izan ditzakegu, ikus, entzun edo mugitzekoak izan, zeinek web orriaren edukira iristea zaildu edo eragotzi ere egiten baitigute.

 Diseinu tradionaleko web orriak ez ditu ezberdintasun horiek kontuan hartzen eta hori dela eta ez dio behar bezala nabigatzen utziko, adibidez, sagua erabiltzerik, pantailan agertzen den informazioa ikusterik edo bozgorailuen bidez ematen dena entzuterik ez duenari.

 ZER DA web ORRI ERABILERRAZA?

 Halako web orria zeinen edukiak eta zerbitzuak edozein pertsonak goza baititzake, traba fisikoak, ezagutza oztopoak edo inguruko eragozpenak edozein izanik ere.

  Nolakoa da web orri erabilerraza?

 Diseinu erraz eta estandarra du. Horrek oso tresna ezberdinek funtzionatzea ahalbidetzen du, ahots sintetizagailuek esaterako, zeinek web orri baten edukia "ozenki irakurtzen" baitute.

 Testu lauak eta zuzenak ditu. Horrela, ulertzeko trabak ezabatzen dira.

 Haren ikus-entzunezko edukiak hitzez hitz deskribaturik daude. Hortaz, itsu batek -adibidez- ikusi ezin duen irudiaren deskripzioa entzun dezake.

 Haren egitura argia, erraza eta intuiziozkoa da eta nabigatzeko laguntzak ematen ditu. Hola, tresna ez ezagutzeagatik edo kultur, hezkuntza edo ulertze trabak izateagatik web orriaren informazio barnean ibiltzeko zailtsaunak dituztenei laguntzen die. 

 estandarreko bateragarritasuna

 Web gune hau Interneten erabilera erregularitzatu eta hobetzeaz arduratzen den W3C partzuergoaren "web erabilerraztasunerako ekimena" (WAI: Web Accesibility Initiative - http://www.w3.org/wai ) deiturikoaren ildoei jarraituz birdiseinatu eta programatu da. Arau horiek guztiontzako erabilerrazak izanen diren web edukiak egiteko nazioarteko estandarrak definitzen dituzte.

 Gure web orrian  W3Cren estandar hauei jarraitzen diegu.

  1. XHTML
  2. CSS
  3. WAI-AA

 DISEINU ERABILERRAZA

 Diseinu erabilerrazerako arau batzuei jarraitu diegu:

  • Maketazioa estilo orrietan dago oinarriturik, ez tauletan. Hori bitartean, erabiltzaileak web orriaren itxura, kontrastea eta tamaina bere beharretara molda ditzake estilo orri pertonalik badu.
  • Elementuen artean kontraste nahikoa ematea bilatu da eta horretarako, web orriaren kolore konbinazio batzuk aldatu dira.
  • Letra moten tamainek eta beste elementu batzuek neurri erlatiboak erabiltzen dituzte beren tamaina nabigatzailearen aukeretatik handitu edo txikitu ahal izateko.
  • Diseinu semantiko bat erabili da. Hau da, HTML kodearen bitartez definitu da orrialde guztien egitura logikoa, goiburukoak, zerrenda, estekak, irudiak, e.a. erabiliz. Horrela, orrialdeak bai ikusiz bai ahots sintetizagailu bidez entzunez eta bai  CSS estilo nabigatzaile eta sistema operatibo ezberdinen gainean ongi aurkezten laguntzen du. 
  • Elementu ez testuzkoek hitzez hitzeko deskripzioa daukate, zein ahots  sintetizagailu batek "irakur" baitezake.
  • Nabigatzeko laguntzak daude, arrastoak eta zuzen sartzeko teklak esate baterako.
  • Funtzio batzuk SCRIPT programazioaren bidez egiten direnean,  SCRIPTen ez oinarrituriko alternatiba bat ematen da funtzioa onartzen ez duten edo kendurik duten nabigatzaileetarako.

 teklatuko lasterbideak

  Hona hemen web gune honetan erabil ditzakezun lasterbideen zerrenda:

  • I: Azal orria - Hasiera.
  • Y: Udala.
  • L: Tokia eta jendea.
  • M: Turismoa.
  • D: Ekonomia jarduera.
  • R: Argazki galeria.
  • N: Agenda.
  • O: Berriak.
  • Z: Postontzia.
  • B: Taula.
  • S:  Lege abisual.
  • A:  Erabilerraztasuna.
  • W: Web mapa.
  • P: Planoa.
  • E: Eguraldia.

 Teklatuko lasterbideok erabiltzeko, tekla konbinazio hauek balia ditzakezu:

  • Internet Explorer: ALT + letra + ENTER.
  • Netscape - FireFox: ALT + letra.
  • Opera: MAIUSKULAK + ESC + letra.

 WEB ORRIA IKUSTEKO TAMAINA HANDITZEA

 Arestian azaldu dugun bezala, web orriaren maketazioa aldatu da erabiltzaileak tamainara ez testua bakarrik baizik eta web gune osoa proportzionalki moldatu ahal izan dezan. Aurkezpenaren tamaina handitu edo txikitu nahi baduzu, honela egin dezakezu:

Internet Explorer:

  • Handitzeko: sakatu ctrl eta mugitu aurrerantz saguaren erdko gurpila.
  • Txikitzeko: sakatu ctrl eta mugitu atzerantz saguaren erdiko gurpila.

Netscape - Mozilla:

  •  Sakatu ctrl eta aldi berean "+" tekla, handitzeko
  • Sakatu ctrl eta aldi berean "-" tecla, txikitzeko

 Bestalde, zure nabigatzailearen menuaren bidez: "ikusi"' > 'testuaren tamaina'.

zure laguntzaz hobetzen dugu

 Gure web orriari atxikiriko elementuak ere erabilerrazak egiteko lanean jarraitzen dugu, hala nola HTML, formatukoak ez diren dokumentuak, Adobe PDF, Microsoft Excel  eta  Microsoft Word.

 Era berean aurrera goaz administrazio elektronikoaren alorrean web bidez eskuragarri dauden aplikazioak berriro diseinatzean, ahalik eta lasterren jende osoari eskuragarri izan dakizkion.

 Honelako orri bat, gure herritar guztientzat erabilerraza, egiteko lana ez da inoiz bukatzen. Arazorik baduzu, edo web orri honen erabilerraztasuna hobetzeko aldaketaren bat iradoki nahi bduzu, gure Iradokizun postontzian jaso dezakegu zure iritzia.

 Erabilerraztasun proiektu honen kofinantzatzailea:
Proyecto cofinanciado por Fundación Caja navarra.

Irungo errepidea 13 p.k. 31194 Orikain (NAFARROA)
Tel.948 33 03 41 Fax.948 33 33 99 ayuntamiento@ezcabarte.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du